BIKINGO-ERASOAK

vikingosfotosconcierto-300Aste honetan, nire argot pertsonalean esaten dudan “bikingo-eraso” bat egin dut.

Horrela diot aspaldian bikingoek euren inguruetara egiten zituzten irtenaldien bezelakoak direlako, baina nik ez ditut “razziak” egiten, baizik eta musika kontzertuak ikustera joaten bait naiz. Joan-etorriak 24 orduz askoz jota.

Orain arte “bikingo-eraso” batzuk eginak neuzkan, Madridera, Bartzelonara, Zaragozara…, baina beti egutegi laboralaren menpean, zeren horietako kontzertu asko lanegunetan izaten baitziren.

Baina hori bukatu egin da: gaur egun, jubilatuta nagoenez, ez dago inongo eragozpenik edozein asteko egunean edonora joateko.

Hori bai, mantentzen direnak kostuak dira, zeren kotxeko gasolina, autobideak, aparkalekuak, hoteleko gauak, kontzertuko sarrerak –gero eta garestiagoak- eta abar luze bat, “bikingo-eraso” batek dirutza suposatzen bait du. Beraz, nahiago dut joatea gehiegi pentsatu gabe.

Aste honetakoa Madridera izan da, BIFFY CLYRO talde eskoziarrak emandako kontzertua ikustera, eta, benetan, merezi izan du. Kontzertu oso ona, potentea, martxosoa, primerako soinuarekin eta argi-jolas izugarriaz. Oso gustura irten ginen kontzertutik; errepikatzeko modukoa.

Dagoeneko hurrengo “bikingo-erasoa” prestatzen hasia naiz; ziur aski Errioxara, Logroñora, PLACEBO-k maiatzean kontzertua emango duelako.

Ikusiko dugu!

entrada-biffy-clyro-500

Bideo hau aukeratu dut nire atzean zegoen tipo batek grabatuta dagoelako, beraz kontzertuko nire ikuspuntua eta perspektiba bera badu.
Alboko argazki muntaia nik ateratako argazkiaz egina dago; ez dira gauza handirik, baina zer nolako argi-jolasa zeraman taldeak ikusteko adierazgarria da.

BALE TALAIAK

escudos-ballenerosEuskal Herriko zenbait kostaldeko herrien armarriak

BALE TALAIAK

logo“Aski ezagunak dira talaiak, gure kostalde malkartsuetan kokatuta zeuden komunikazio-azpiegiturak zirenak iraganean. Behatzea eta albisteak helaraztea ziren talaiaren funtsio nagusiak, komunitateen iraupen ekonomikorako ezinbestekoak ziren funtzioak, hain zuzen, baleen eta arrain sarden edota helmugako portura atoian eraman behar ziren merkataritza itsasontzien berri emateko erabiltzen ziren, galerna edo ekaitza zetorrela abisatzeko ere. Horrez gain, kortsarioen eta gerraontzien berri ematen zen, halakorik ikusten bazen edota beste portu lehiakide batzuetako itsas zirkulazioa kuantifikatzeko eta kontrolatzeko ere erabiltzen zen.

senalesOrain Getaria eta Zarauzko Turismo Bulegoek talaiak ezagutu, bere eginkizunak plazaratu eta bide batez ibilbide politak proposatzen dituzte. Panelak eta seinaleak jarri dira hiru ibilbide egin ahal izateko.

Lehenengoa San Anton talaia ezagutzeko, 1,7 kilometroko luzera du eta ordu erdi batean burutu daiteke.

Bigarrenean kostaldeko bidearen berri ematen da, Getaria eta Zarautz lotzen dituena itsaslabarrak inguratuz. 4 kilometroko luzera du eta ordu eta hamar minututan egin daiteke.

Azkenik hirugarrenean, bide zirkularra, bi aurreko ibilbideak jarraian egin eta Zarautzen Santa Barbara auzora bidaltzen gaitu, Santa Kruz talaia bisitatuz. Gero Eitzagatik berriro Getariara. 10, 6 kilometroko luzera eta 3 orduko iraupena.”

Testua: Juan Mari Zubiaurre – DV

 

ARGAZKI-OLERKIA

berri-txarrak-eusk-blog

Tesua: Berri Txarrak (“Bigarren eskuko amets”)
Argazkia: Wallpapersonthe.net
Muntaia eta ikutuak: Jokin Izar
BERRI TXARRAK – “Bigarren eskuko amets”

ROSKOIAREN IRUDITXOA 2017

Aurten ere familian Erregeen Eguna bazkaltzen ospatu dugu. Eta ohi den bezala Roskoia zegoen postrerako.

Barruan zekarren iruditxoa  Bizar Zurirena da eta dagoeneko etxeko bilduman gordeta dago.

Hauxe da:

output_cz2mds

2017

urte
berrion

GABONAK 2016

GABONETAKO LOTERIA 2016

Tradizioari eutsi beharko diogu eta ohitura ez galtzeko blog honetan Gabonetako Loteria jokatzen da. Badakizue post honetan iruzkin bat egiten bada, Gordoa tokatuz gero, oparitxo bat izango duzuela. Beraz, animatu eta idatzi.

Aurtengo dezimoa Albarracin-en (Teruel) erosita dago; ea zorte pixkat daukagun zeren aurreko urteetan ezta bota adinakoa ez bait zaigu tokatu.

Zorte on!

img001

ARGAZKI-OLERKIA

ZUTAZ EGINA NAGO

zutaz-egina-nago

Jatorrizko testua: Alice Cooper (“I’am made of you”)
Argazkia: Fernando Charro
Itzulpena, muntaia eta ikutuak: Jokin Izar
Alice Cooper (“I’am made of you”)

UDAKO AZKEN TXIMELETA

Harrituta geratu naiz nire eguneroko Zarautz-Getariako ibilbidean holako tximeleta-puskarekin topatu naizenean.

Udaran zehar ibilbideko hesian geratzen diren tximeleta eta intsektuen argazkiak ateratzen ditudala eta beraiekin bideoa bat egiten dudala blog honetan ezaguna da, baina orain arte ez dut sekulan denboralditik kanpo ikusi hain handia den tximeletarik (10 zentimetro inguru neurtzen zuela kalkulatzen dut).

Irudian “udako azken tximeleta” berezi hori.

la-ultima-del-verano-2

INTSEKTU UDATIARRAK

Udazkenean sartzear gaudela eta, bada garaia ikusteko Zarautz-Getaria bitarteko ibilbidean ateratako intsektuen argazki bilduma.
Uztailan eta abuztuan zehar bidearen petrilean arreta jarrita (bestela batzutan ia ikusezinak dira intsektuak) argazki kamararekin egunero intsektuei argazkiak ateratzen ibili naiz.
Emaitza bideoan jasota dago: espezie askotakoak, gehienak tximeleta gautarrak eta orokorrean urterokoak; esan behar da ere, kopuru aldetikan aurten gutxiago egon direla.